Xabier Ortuzar Butron nai,

aktorie, herriko komertziantie, gaztetxuen irakaslie eta Guzan herri plataformako Alkategaidxe.

 

Guk ez daku zer ikusirik partido bategaz bez,independientiek gara, zeuolako herritarrak, kalera urten dogunek geure herridxe martxan imitzeko intentzinuegaz. Guzanek 2015ien hasi gendun gure ibilbidie udaletxien ta bide honetan pilo bat ikasi dot.

 

Bermiogaz enamorata egon nai beti, honek herridxek asko emon doztela pentsaten dot eta 2015ien hori bueltateko ordue heldu zala pentsa nauen.

 

Bertoko kalietan eta mendiko auzuetan hazi nai, Aritzatxuko kantinie eruteko suertie okin dxot, Bermioko futbol entrenatzailie izan nintzen… ezetuten nauienak badakidxie egon naien leko bakotzien beti emon dotela barruen daruten dana eta udalien bardine izatie gustako lekidazt.

 

Alkate izateko eta herridxeri dakoten onena emoteko prest nauela sentiten dot. Beti okin dxot klaru Bermion gudotela bizi, famili bet sortu eta gure hurrengokuek bardine pentsatie gustako lekidazt.

 

Orain neure alabientzat eta datozen gaztientzat, eurek ondo hartungo dauzen eta aktibo hazten lagundukotzoien herri bet itzitzie da nire obsesinue.

 

Udala gauzek erreztuteko makine bat eitzeko ta ez trabak imitzekue.

 

Entzungo zaitzun talde bat, benetan parte izaten itzikotzune. Talde transparente bat, modernue eta bertoko enpresakaz konprometite dauena.

 

Prest gauzelako! Orain arte beste guztidxek okin dxauie Bermio gobernateko aukerie. Oraingutan Guzanentzat aukera bat eskatuten nator.