RENTING bidez kotxeak eta makinak alokatzeko eta Alkatearen Propaganda egiteko diseinatu ditu Udal Gobernuak 2022.eko Aurrekontuak

2022 urterako aurrekontuetan guk GUZAN Herri Plataforma Independienteak ez dugu parte hartu negoziaketan, EAJk gure hiru zinegotzikiko eta beraz, Bermeoko herriarekiko erakutsi nahi duena, gezurra delako. Gezurra da negoziaketarako prest dagoenik. Gezurra da entzuten duenik eta eskuzabala denik. Hau pantomima bat da. Demokraziaren pantomima bat.


2019.eko hauteskundeetatik hona Udal Gobernuan EAJk 9 zinegotzi ditu. Besteok 8 gara. Baina soberan gaude. Botuen emaitza zinegotzien kontuan 9-8 da. Eta soberan gaudela aurpegiratzeko modu asko daude. Udal Gobernua monolitikoa da, EAJrena eta kitto. Euren ustez eurek baino ez daukate eskubiderik Bermeon gobernatzeko. Eta horrek inposatzeko modua markatu du.

Zor publikoa daukagu eta horren arabera 2027rarte egongo gara aspaldiko udal gobernuek egindako kontu txarrak ordaintzen. Ezin dugu krediturik eskatu zorra paga arte. Eta bitartean, dinogu guk, zein da herri honetarako dagoen estrategia edo etorkizunerako ilusioa? Alde batetik Udal Aurrekontuak aurkeztu ditu EAJren Udal Gobernuak Prentsan, Azaroak 4an eta orain datoz Abenduak 10ean espektakulua egitera, gurekin demokratikoki bozkatzera aurrekontuak bi ordutan. Hau pantomima da.


EAJko alkatea eta zinegotziak funtzionari politikoak balira moduan portatzen dira. Kalkulu hotza da eurena. Mentalitate horren arabera ez dira zabalak, ez dira flexibleak, itxiak eta buru-gogorrak baino. Zinikoak berba onak esaten. Dirua gestionatzeko modua hauxe da: udal langileei ordaindu, EAJko 2 politikari profesionalei ordaindu (EHBilduko beste politikari profesionala ere bada), eta gelditzen den dirua hiru helburu betetzeko gorde dute EAJkoek:


1) Zerbitzuak eman RENTING formula erabiliz, hau da, gauzak erosi beharrean, alokairuan gastatu. Adibidez udaltzainen kotxeak eta garbitzaileen makinak renting bitartez dauzkagu -hain berri eta moderno- herritik ibiltzen. Honek itxura emateko balio du. Kaletik gauza berriak erakusten dituzte udal langileek, kontsumismo hutsa. Dena ondo doa, itxuraz. Bermeon ez dago ezertarako dirurik 2027an zorra pagatzen amaitu arte baina kotxe berriak renting-ean izateko moduan gaude, antza. Urtero 500.000 euro horretan. Kontra gaude.

2) Guzti horren propaganda egitea komeni zaio EAJri eta horregatik 2022.eko Udal aurrekontuetan berba desberdinak erabiltzen dira hau kamuflatzeko Aurrekontuetan: estrategia, difusioa, komunikazioa, inprenta,…horrez gain, aparteko langile baten soldata komunikazio lanak egiteko, (55.000 euro urteko) BIOK S.L. enpresako kazetaria dago horren zerbitzura. Guztira 2022.eko Aurrekontuetan, 292.000 euro dira komunikazio kontuetan. Inoiz baino gehiago.


3) Beraz, konklusioa hau da. 2022.eko Udal Aurrekontuen inguruan esaten dena eta esaten ez dena, bata zein bestea argitu behar dira, biak garrantzitsuak baitira Aurrekontuak ulertzeko. Zer da esaten ez dena? Plana diseinatu dela propaganda eta autobombo egiteko, herria engainatzeko eta manipulatzeko alkatearen izena eta EAJren izena goraipatuz. Aurten 300.000 euro inguru dago horretarako, alkatearen propaganda egiteko. Eta zergatik ez erabili diru hori beste modu batean? Adibidez kanpo-futbola behingoz egiten hasteko? Bostehun ume eta gaztetxo dabiltza futbolan, zelai artifiziala apurtuta, zementoaren gainean lesioak egiteko moduan futbolean egiten eta gainera, gero, dutxa hotza hartzeko negar egiteko moduko lokaletan. Zer da garrantzitsuagoa alkatearen propaganda edo kanpo-futbola egitea Bermeon?

GUZANEN PROPOSAMENAK
Lehentasunak hauek izan behar dira:
1) Itsasbegi, Txibitxiaga, Kurtzio, Askatasun Bidea, aparkamentuen arazoa
konpontzeko aldarrikatzen duten herritarren auzoak dira. Gainera bai
kotxei eta bai oinezkoei lekua egitea, batez ere asteburuetan eta udan,
turistak datozenean, lehen mailako arazoa da Bermeon.
2) Futbol zelaia egin eta umeen eta gaztetxoen aisialdirako herria prestatu.
3) Herriko Plan Orokorra eta Alde Zaharreko plana berrikusi, oztopatu
egiten dutelako Bermeoren garapena pertsona helduentzat herri
erakargarria egiteko gerora begira.