Herritxik herrireko

Idea horregaz sortu ginen. Herriko jentie gara, zeurelakuek. Eztaku inongo jeferik Bilbon ezta Gazteizen eta gure helburue klarue da.

Herritxarrok geure herridxen lemie hartun, bertotik baino hobeto eztizelako defenditen Bermion interesak inondik bez.

Emon aukerie

30 urtetik gora daruie beste alderdi bidxek gobernaten gure herridxen ta bisten dauz euren politiken emaitzek eztizela ezan onak. (herridxe zikin, komertzidxue hiltzen, azokie hiltzen, alde zaharra hiltzen, eraikin asko abandonata, Udaletxerik bez, gazteridxentzat ezebez…).

Guzanek 8 urte daruguz udalien borondatez lanien zinegotzi modure eta dakun esperientzidxe ikusitze, gobernateko geure aukerie eskatuten gatoz, oraingutan Guzan aldarrikatuten, hobeto egin ahal dogule pentsaten dogulako.

Guzanen, beti sinestu dogu komunidade zentzunien eta beran indxarrien. Gure helburue Bermion norabide bardinien erramuen eitzen dauen komunidade bat sortutie da. Aktibo, ilusinuegaz, eta diferentien artien armonidxen eta errespetuegaz bizi den herri bat gudu lortu. Honetarako, barriro be, programa igiri bat defendiduko dogu, 3 ardatz argigaz, baie era berien dinamikue eta udalien topakuzen eguneroko arazuen aurrien egokituteko aukerie emongozkune. 3 bloketan banandu dogu programie: DEMOKRAZIDXEN SAKONDU, hamen transparentzidxen eta parte hartzien sakonduko dogu. EKONOMIA, ardatz modure jasangarritasune eta ekonomia zirkularra hartunguz bloke honetan eta BIZI KALIDADIE TA NORTASUNE, ardatz honetan kulturie, hizkuntzie, denpora librie, kirola, ingurumena eta egunerokotasuneko bizi kalidadie hobatuten dauen beste gai batzuk landuko doguz.