GUZAN -en botua erabakiorra izan da Bermeoren etorkizunerako

GUZAN herri plataformak botu bat dauka Beruala S.A. elkarteko Administrazio Kontseiluan eta hau erabakiorra izan da Bermeok daukan San Martineko 36 VPO gatazkaren ondorioz, herriak daukan zulo ekonomikoari irtenbide bat bilatzeko. 

1.250.000 € inguru ordainduko dizkio Beruala elkarteak Ibarretas XXI enpresari, gainean dagoen epaitegiko sententzia ez exekutatzeko.

Bermeoko Udalak 1991.ean izaera merkantileko sozietate publikoa eratu zuen, Beruala S.A deiturikoa. Jaiotzez Alde Zaharra berreskuratzeko zena ahaztu eta 2008an San Martinen “Bermeo Barri” herriko zabalgune operazioan burubelarri sartu zen, sustatzaile inmobiliario gisa. 

Bermeoko Udalak berak, (BAO 2008/05/02), zabalgune horretan zuen lurzoru publikoan VPO etxebizitzak eraikitzeko, hitzarmena sinatu zuen Beruala S.A. sozietate publikoarekin (kontutan izan behar da Alkatea bera Beruala-ko Administrazio Kontseiluko lehendakaria dela). Hain planteamendu okerra izan da hau, azken urteotan makina bat milioi euroko zorra ordaintzen egotea lortu dutela Bermeoko udal gobernuek. Zer esanik ez, zenbat diru gastatu den abokatuak ordaintzeko.

2020.eko Azaroaren 13an Beruala-ko Administrazio Kontseiluan, epaitegietatik kanpoko akordio honekin, dinamika hori apurtu du Bermeok. Bestela exekutatzeko zetorren sententziak San Martineko VPO etxeak berregin eta horri dagokion aparteko lau milioi inguru euro gastatzeko agindua zekarren. GUZAN-ek argi utzi nahi du EAJ-k eta EHBilduk konstruktoreekin sortutako gatazka honekin ez duela inoiz zer ikusirik izan eta bere botu erabakiorra Bermeoko herriarekin duen konpromisoaren mesedetan erabili duela. 

EAJren 3 botuekin eta GUZAN-en botu batekin lortu da hau. EHBildu-ko bi ordezkariak  abstenitu egin dira bozketan.