Etapa barri bet hasten da. Lanerako prest!

Gaur Bermeon 2019.eko ekainaren 15ean, GUZAN taldearen izenien zera azpimarratu gure dogu.

Zinegotzi ardura hurrengo lau urtera begira ilusiño handixegaz hartuten dogule eta horretarako joko demokratikue eta errespetorik handixenagaz gure dogula jokatu. Hausteskundiek ostien datorrena, Bermio gobernatie da eta ez da erreza izango.


Bermeon urbanismuek, ekologixek eta turismuek lerro beretik joan behar dauiela uste dogu eta orain arteko errakuntzek bideratu behar doguz. Urjentie da.
Leku zoragarri baten bizi gara eta 2019. urte honetan, aukera estrategiko bat dakogu gauzek, behingoz, ondo egiteko, guretzat eta hurrengo generazinoentzat. Gure paisajie, gure kulturie eta gure memoria jagon behar doguz eta ez “turistentzat” bakarrik, batez be geuretzat jagon behar dogu. Memoria barik ez garelako ezer.


Pertsonak garen neurrixen, eta ekipo barrixe Udaletxien, politikie beste modu batien egiteko oportunitatie dakogu, modu konstruktibuen, herrixegaz batera, Bermeo tokaten dan lekuen imitzeko.
Gure armarrixen zera dino XVI.mendetik: STEMA PRODERIS IN PRIMIS BERMEOBermeo boterien, lehen lerruen beti.
Horren alde egingo dogu GUZANeko hiru zinegotzixok. Bermeotar guztien alde XXI mendien. Eta eskerrak emon gura dotsaguz botue emon doskuenei Maiatzeko hauteskundietan. Botuetan %50 egin dogu gorantz gure herri plataforman eta horrek indarra emoten dosku hurrengo lau urteei begira politika publikoetan eraginkorrak izateko Bermion.