Bermeotarrek, Bermeo okerrera doala uste dute Udalak egindako inkestaren arabera

 

GUZAN Herri Plataforma politikoak mahai gainean jartzen du Bermeoko Udalak telefonoz eginiko inkestaren datuen interpretazioa.GUZAN Bermeoko Herri Plataforma Independienteko zinegotzia eta bozeramalea den Xabier Ortuzar Butron-ek,  hiru bideo zabalduko ditu, enkarguz 2022an, Gizaker enpresaren bidez eginiko inkesta soziologikoaren interpretazioa egiteko. Bermeotarren eskaerak argi eta garbi daude eta datu horien arabera EAJren eskuetan dagoen Udalaren kudeaketaren ebaluaketak txarrera egin du. Herria gobernatzean, gardentasun faltak eta zinegotziei eta herritarrei parte-hartzeko oztopoak jartzeak, bermeotar askoren iritzia EAJren kontra jarri du. Atxikita dagoz jatorrizko datuak hemen.

2020KO INKESTA

2022KO INKESTA