
27 May Bermeo Kultur Topaketak 2022
LIZ GOMEZ Ipar-Amerikako artistak GUZAN Herri plataforma Independientearekin bat egin du BERMEO KULTUR TOPAKETAK 2022 doanez diren kultur ekintzak zabaltzeko.
Munduko herri guztiak borrokan dabiltz talentua erakarteko, batez ere gazteena. Lan-aukerak izatea, denbora librean zer eginak izatea eta zerbitzu onak izatea, non biziko garen erabakitzeko momentuan eragiten dabezan faktoreak dira. Baina zalantzarik barik, kultura-eskaintza elementu garrantzitsua da. GUZAN Herri Plataformak Bermeo aukeratu dau bizitzeko eta horregatik kulturari lehentasuna emon deutso.

Uda honetan doanez izango diren Bermeo Kultur Topaketak 2022 aitzakia izango dira, herriko historiaz, naturaz, antzerkiaz eta ondareaz interesa daukienekaz berba egiteko eta kulturan pil-pilean dagozen gaiak lantzeko Bermeoko andra-gizonen artean lantzeko. Helburu honen zabalkundean laguntzeko, Liz Gomez, Bermeon bederatzi hilabeterik hona bizi dan Ipar-Amerikako artistak margo-lana egin dau. Topaketa guztiak doanez, eta euskeraz eta gazteleraz garatuko dira.
Topaketak Maiatzaren 28tik Ekainaren 28ra izango dira eta honekin doan programan zehazten dira.