
14 Feb Bakio Bai eta Guzan bat datoz Gaztelugatxe defenditeko
Gaztelugatxen parkiña egiteko asmoaren kontraegiteko elkarrekin egingo dute lan Bermeoko Guzan herri plataformak eta Bakioko Bakio Bai herri plataformak.
Bizkaiko Foru Aldundiaren eraginez gizartean alarma soziala piztu da eta izatez, Interneten bidez, 100.000 sinaduratik gora batu dira Bakiotik Gaztelugatxerako bidean zehar eraikitzeko den parkiñaren kontra. Horregatik, Bakio Bai eta Guzan-eko zinegotziek, SOS Gaztelugatxe plataformari protagonismoa emanez, horren atzean laguntzeko prest daudela adierazi dute. Bakioko udaletxean izandako bileran (2020/02/05), Bakio Bai-ko Josu Garay eta Aitor Crucelegui bakiotarrek eta Xabi Ortuzar, Miren Gabantxo eta Maite Alonso Guzan-eko bermeotarrek bat egin dute Gaztelugatxen dauden erakunde desberdinen artean soluzio baten alde bitartekaritza lanak egiteko. Hor dira “Bolondresen Gaztelugatxe komisioa”, Bermeoko Udala, Bakioko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Bilboko Gotzaingoa eta Espainiako Ekologia eta Demografia erronkarako Ministeritza.
Bizkaiko Foru Aldundiak alperrik gastatu nahi duen milioi bat euroko dirutzaz gain, guztiona den ondarearen aurkako ingurugiroari kaltea egin nahi dio, biztanleei iritzia emateko aukerarik eman gabe eta kontutan hartu gabe mendeetan zehar Bermeon eta Bakion arteko lurretan bizi diren pertsonak sakratutzat daukatela paisaia hori. Guztiona da, bertakoek horretan sinesten dutelako baina gaur egungo explotazio turistikoak, paisaiari zentzuna kentzen dion Gaztelugatxeko inguruaren kudeaketa txar baten eredua da. Halan da ere, azken egunotan Bizkaiko Foru Aldundiak parkiñaren proiektua udako turisten kanpaina aztertu ondoren berriro pentsatuko duela esatean, gizartearen presio sozialak eragina izan duela azpimarratu dute eta itxaropentsu daudela honegatik.