
05 Jun Auzolana – Lurre Hurre
Senegaletik, Kolonbiatik edo Marokotik ihesean Bermeora etorri behar izan diren bost gazte dabiltz gaur egun Lurre Hurre proiektuan, non Bermeoko ugazabek doanez emon dabez baserri-lurrak bertan produktu ekologikoak landatzeko. Lur batzuk Bermeoko Almika auzoko Almiketxu baserrikoak diranez, gaur horren truke auzolana egin da bertako jardinetan lorak eta arraintxoentzako ur-inguru bat prestatzeko. Jatetxea dan baserri horretan egin da auzolana, bertako ugazabek, 2020tik Lurre Hurre proiektuan lagundu dabelako hamabost migranteren gizarteratze prozesuan.Bermeoko Udalean ordezkapena duen Guzan herri plataforma independienteak deituta auzolan honetarako, hogei pertsonek hartu dabe parte, bai helduak eta bai gazteak, eta umeekaz etorri diran familiak. Lurre Hurre proiektuak garapen jasangarrirako helburu desberdinak bultzatzen dauz, bai ekologiagaz eta bai giza-garapenagaz lotuta eta hau guzti hau Bermeo Kultur Topaketak 2022barruan eztabaidatu da.